Herritarren zerrenda osatuko dute igandean, Zerainen
Herritarren zerrenda bateratua osatzeko prozesuarekin jarraitzen dute Zerainen. Datorren maiatzaren 24an egingo diren udal hauteskundeei begira ari dira herri bilerak egiten. Izan ere, Zerainen, 1979tik herritarren zerrenda bakarra atera da.Otsailaren ...
Otsailaren 22an herritarrei zerrenda osatzeko moduaren inguruan galdetu zieten, eta hona emaitzak: herri zerrenda bakarraren alde 107 bozka, herri zerrenda bateratuaren aurka 11 bozka, eta 3 boto zuri. Hori horrela izanik prozesuarekin aurrera egitea erabaki zuten.
Hasiera batean asteartean egin behar zen bozketa, baina azkenean atzo egin zuten zerrenda hori osatzen jarraitzeko bilera. Bozketaren bigarren buelta, berriz, igandean egingo dute, eta orduan jakingo dira zeintzuk izango diren herri kandidatura bateratua osatuko duten hautagaiak.
Igandean, azken pausoa
Duela bi aste lehenengo bozketa egin zuten. Hautetsi bakoitzak 7 hautagai aukeratu zituen, 18 urtetik gorako zeraindarren artean. Bozketa horretan boto gehien jaso zituzten 15 pertsona bigarren fasera pasa ziren. Atzo izan zuten aukera uko egiteko hautagai izateko aukerari. Orain, beraz, 15 hautagai daude, eta prozesuari amaiera igandean emango diote. Bigarren bozketa bidez aukeratuko dira lehen fasean aurrera egin duten 15 hautagai horien artetik zazpi, eta zazpi horiekin osatuko da Zeraingo Herri Kandidatura.