Seguran, igandean, erramu bedeinkatzea eta meza nagusia
SEGURA // Aste Santuari hasiera emango diote igandean Seguran. Goizeko 11:00etan erramu bedeinkatzea eta meza nagusia egingo dute Sorkundetar Komentuan. Aste Santuan, urteroko legez, hainbat meza eta prozesio egingo dituzte. XVII. mendeko lehen hamarka...
SEGURA // Aste Santuari hasiera emango diote igandean Seguran. Goizeko 11:00etan erramu bedeinkatzea eta meza nagusia egingo dute Sorkundetar Komentuan. Aste Santuan, urteroko legez, hainbat meza eta prozesio egingo dituzte. XVII. mendeko lehen hamarkadatik Segurako kaleetan barrena prozesioak ikusteko aukera izan da. Ostegun eta Ostiral Santuz egingo dituzte prozesio horiek.