Ibilgailuen udal zerga kobratzen hasi dira Olaberrian
OLABERRIA // Trakzio mekanikoko ibilgailuen 2015eko udal zerga kobratzeari martxoaren hasieran ekin zion Olaberriko Udalak. Apirilaren 30era bitartekoa da ordaintzeko borondatezko epea, egun hori barne. Epea gainditutakoan, ordaindu ez duenari %15eko e...
OLABERRIA // Trakzio mekanikoko ibilgailuen 2015eko udal zerga kobratzeari martxoaren hasieran ekin zion Olaberriko Udalak. Apirilaren 30era bitartekoa da ordaintzeko borondatezko epea, egun hori barne. Epea gainditutakoan, ordaindu ez duenari %15eko errekarguarekin kobratuko diote, premiamenduzko bidetik. Kobrantza herenegun ziren egitekoak banketxeetako helbideetatik.