Usategietako kobara txango gidatua egingo dute zapatuan Ataundik
Atauniker elkarteak Ataungo ondarea ezagutzeko beste irteera bat antolatu du. Larunbatean, 09:00etatik 12:30era, Usategietako kobazuloa eta hango ingurua zein landaredia ezagutzeko txango gidatua izango da.San Martingo plazatik irten oinez, eta Arratet...
San Martingo plazatik irten oinez, eta Arratetatik gora Agerretxiki eta Iraan baserrietatik igoko dira. Joan-etorria 6 kilometro da. Goi Paleolitikoko giza aztarnak aurki izan dira Usategietan, duela 27.000 urtekoak.