Bele Gaztek prest dauka ekainera arteko egitaraua
Zegamako Bele Gazte gaztelekuak hainbat ekintza prestatu ditu apiriletik ekainera bitarteko asteburuetarako. Etzi, pin pon eta futbolin txapelketa izango da, 17:00etan. Datorren larunbatean, berriz, bitxigintza eta brotxe tailerra antolatu dute, fieltr...
Zegamako Bele Gazte gaztelekuak hainbat ekintza prestatu ditu apiriletik ekainera bitarteko asteburuetarako. Etzi, pin pon eta futbolin txapelketa izango da, 17:00etan. Datorren larunbatean, berriz, bitxigintza eta brotxe tailerra antolatu dute, fieltroekin, 17:00etan hasita. Maiatzeko eta ekaineko asteburuetan futbito txapelketa, talo mexikarrak eta euskal jolasak egingo dituzte, besteak beste, baita merienda ere, Murgizelain.