Dantzari gazteen eguna
Zegaman Dantzari Txiki Eguna egingo dute igandean. Tobera, Aurtzaka eta Azpilla taldeek parte hartuko dute. Astelehenean Altsasuko musika eskolak kontzertua egingo du SeguranTobera musika eta dantza eskolak antolatuta, Dantzari Txiki Eguna egingo dute ...
Zegaman Dantzari Txiki Eguna egingo dute igandean. Tobera, Aurtzaka eta Azpilla taldeek parte hartuko dute. Astelehenean Altsasuko musika eskolak kontzertua egingo du Seguran
Tobera musika eta dantza eskolak antolatuta, Dantzari Txiki Eguna egingo dute igandean Zegaman. Toberako ikasleez gain, Beasaingo Aurtzaka eta Segurako Azpilla dantza taldeetako kideak ere bertan izango dira. Guztira 170 gaztetxo baino gehiago elkartuko dira.Eskolako patiotik hasiko dute desfilea, 11:30ean, eta plazan amaituko dute, 14:00 aldera. Desfilean zehar hainbat geldialdi egingo dituzte dantza saioak eskaintzeko, besteak beste, Urgain Berri plazan eta Olaran kaleko aparkalekuan. Eguraldi txarra eginez gero, pilotalekuan egingo dute jaialdia.
Elkartruke kontzertua
Astelehenean, bestalde, Altsasuko udal musika eskolako ikasleak etorriko dira Segurara, eta elkartruke kontzertua eskainiko dute Toberako ikasleekin batera. Aldundiaren Aterpetxean izango da kontzertua, 18:30ean.
Toberak urtero antolatzen ditu elkartruke kontzertuak, inguruko musika eskolak ezagutzeko. Asteleheneko kontzertuan hainbat pieza joko dituzte Toberako ikasleek, harrera egiteko, baina gainontzekoa Altsasuko musika eskolako ikasleen esku egongo da.