Ataunen marrazki lehiaketa egingo du bihar Jentilbaratzak
ATAUN // Jentilbaratza kultur elkarteak I. Marrazki Lehiaketa antolatu du. Bihar izango da, 16:00etatik 18:00etara, Ataungo Joxemiel Barandiaran eskolan. Ipuin lehiaketa ere abian dute. Lanak aste honetan entregatu behar dira.