Etzi auto zaharren erakusketa egingo dute Ormaiztegin
Ormaiztegiko Udalak antolatuta, auto zaharren erakusketa egingo dute etzi goizean herrian. Zumalakarregi kalean egongo dira ikusgai autoak, 11:00etatik 14:00etara. Guztira hemezortzi auto izango dira, gehienak 1940 aurrekoak. Auto gehienak Euskal Herri...
Ormaiztegiko Udalak antolatuta, auto zaharren erakusketa egingo dute etzi goizean herrian. Zumalakarregi kalean egongo dira ikusgai autoak, 11:00etatik 14:00etara. Guztira hemezortzi auto izango dira, gehienak 1940 aurrekoak. Auto gehienak Euskal Herrikoak izango dira, baina bakarren batzuk Frantziakoak ere bai. 14:00etan autoak martxan ikusteko aukera izango da, Ormaiztegitik Aztiria auzora abiatuko baitira. Arratsaldean Aztirian izango dira ikusgai.