Etzi Donostian taularatuko dute segurarrek 'Ez dira aspaldiko kontuak' lana
Segurar talde batek prestatu zuen Ez dira aspaldiko kontuak antzezlana, iaz, herrian bertan antzezteko helburuarekin. Arrakasta izan du, ordea, eta Goierriko beste hainbat herritan ere antzeztu dute. Asteburu honetan, berriz, Donostian taularatuko dute...
Gerraosteko hezkuntza irudikatzen du lanak, eta Lurdes Imaz segurarrak idatzi du gidoia. Etzi izango da emanaldia, Donostiako Victoria Eugenia antzokian, 16:30ean. Sarreraren prezioa 4,20 eurokoa da, eta Seguratik autobusa antolatu dute bertara joateko.