Goierriko lau dantza taldek parte hartuko dute Legorretan Dantzari Txikian
Legorretan igandean ospatuko dute XV. Dantzari Txiki Eguna. Herriko Irrintzi-Alai taldeko dantzariez gain, Goierriko beste hiru herritakoak joango dira: Beasaingo Aurtzakakoak, Ordiziako Amets-Bidekoak eta Zaldibiako Iztuetakoak. Irrintzi-Alaik udalare...
Dantzariak igandean 11:00etan bilduko dira, plazan. Hamaiketakoa banatuko diete, lehenbizi. Desfilean 12:00etan irtengo dira. Kalerik kale, auzuneetara iritsiko dira, eta tarteka piezak dantzatuko dituzte.
Arratsaldean erromeria
Eguerdiko 13:00etan saio bateratua egingo dute, plazan. Haurrek Legorretako etxeetan bazkalduko dute. 16:30ean, DJ Porruk erromeria girotuko du.
Dantzaldia, eta Dantzari Txiki eguna, 17:30ean bukatuko da.