Roman Elosegiren idiak Artxanberri harriarekin probatan, atzo. (argazkiak zaldibia.org)
Zaldibiako Artxanberri kalean, idi probetarako gunea egokitu zuen udalak; orain, izen bereko harria ekarri dute, proba horietarako. Harri horiek, eskatutako tamaina baino handixeagoak izaten dira hasieran, eta ertzak leundu egin behar izaten zaizkio. Horretarako, aurreneko probaldia egin zuten atzo arratsaldean. Roman Elosegi itzaina etorri zen bere idi parearekin. Saioak ikusmina sortu zuen, eta herritar multzoa bildu zen probalekuaren bueltan.