Legazpiko Elkartasun Saskia kanpaina, berriro abian
Abenduan Legazpiko Elkartasun Saskia ekimenak etena egin zuen jasotako produktu kopuru handia banatzeko. Ekimena berriro abian jarri dute. Nahi dutenek herriko lau saltoki nagusietan utzi ahal dituzte elikagaiak: Kale Nagusiko eta Laubideko Eroski, BM eta Todo Todo. Diruz ere lagundu daiteke, Laboral Kutxaren 3035 0024 380241096396 kontu zenbakiaren bitartez.