Iñigo Elosegik irabazi du gazte mailako txirrindulari proba
URRETXU // Igandean gazte mailako txirrindularitza lasterketa egin zuten Urretxun, Goierri elkarteak antolatuta. Autonervion-Renault taldeko Iñigo Elosegi bizkaitarra nagusitu zen. Ondoren, Zarauztarra taldeko bi txirrindulari sailkatu ziren: Jokin Ar...
URRETXU // Igandean gazte mailako txirrindularitza lasterketa egin zuten Urretxun, Goierri elkarteak antolatuta. Autonervion-Renault taldeko Iñigo Elosegi bizkaitarra nagusitu zen. Ondoren, Zarauztarra taldeko bi txirrindulari sailkatu ziren: Jokin Aranburu eta Aratz Olaizola. Ampoko Mikel Paredes zazpigarren sailkatu zen. 104 txirrindularik eman zuten izena eta 67 heldu ziren helmugara. Maiatzean kadete mailako lasterketa egingo dute.