Goierri josten hasi da jada
Oihalak marraztu edo idatzi eta gero, asteburuan Joste Egunak egin dituzte eskualdean. Festa giroan hasi dira erabakitzeko eskubidea ehuntzenGure Esku Dagok deitutako Joste Egunak egin dituzte asteburuan errenkadan Goierriko hainbat herritan. Lazkaon h...
Oihalak marraztu edo idatzi eta gero, asteburuan Joste Egunak egin dituzte eskualdean. Festa giroan hasi dira erabakitzeko eskubidea ehuntzen
Gure Esku Dagok deitutako Joste Egunak egin dituzte asteburuan errenkadan Goierriko hainbat herritan. Lazkaon hasi ziren joan den ostiralean, San Prudentzio jaien eztandarekin batera. Larunbatean Beasainen, Idiazabalen, Seguran, Ordizian eta Zaldibian ere josi zituzten oihalak.Aurretik jaso dituzte oihalak. Erabakitzeko eskubidearen aldeko mezuak, hala hitzetan nola marrazkietan, hartzen dituzten oihalak. Oihal horiek elkarrekin josi dituzte asteburuko Joste Egunetan. Beasainen castellersek giza gazteluak egin zituzten, Idiazabalen boto kutxa oihalekin estali zuten, Zaldibian oihaljira egin zuten… Festa giroa nagusitu zen guztietan ere.
Goierriko elkargunea
Gaur, bestalde, 20:00etan, Idiazabalen Goierri guztirako Elkargunea inauguratuko du Idiazabalgo Gure Esku Dagok. Bertan informazioa zabalduko dute, besteak beste.