Zumarragan odola emateko aukera izango da gaur
ZUMARRAGA // Euskadiko odol emaileek antolatuta, gaur arratsaldean odola emateko aukera izango da Zumarragan. Zelai Arizti kultur etxean egingo dituzte odol ateratzeak, ohiko gelan. Hiru orduz izango da bertara gerturatu eta odola emateko aukera, 17:15...
ZUMARRAGA // Euskadiko odol emaileek antolatuta, gaur arratsaldean odola emateko aukera izango da Zumarragan. Zelai Arizti kultur etxean egingo dituzte odol ateratzeak, ohiko gelan. Hiru orduz izango da bertara gerturatu eta odola emateko aukera, 17:15etik 20:15era. Antolatzaileek Urretxu-Zumarragako odol emaile guztiei dei egiten diete, gaur arratsaldean Zelai Ariztira joateko.