Ikuslearen saria ere berak jaso du; sari banaketa maiatzaren 8an egingo da Beasaingo Igartzako jauregian
Bertsomoviedako irabazlearen ‘Txakile’ laneko pasarte bat.
Bertsomovieda bertso sariketaren irabazleak zeintzuk diren jakinarazi dute. Helduen mailan irabazle nagusia
‘Txakile’ lana izan da. Mila euroko saria jasoko dute egileek. Bigarren saria,
‘Etzinen zu’ lanarentzat izan da, eta 300 euroko saria jasoko du.
Gazteen atalean,
‘Tantak’ lanak jasoko du sari nagusia (300 euro) eta bigarren saria berriz,
‘Garoña’ lanak (150 euro).
Mailaz kanpoko bi sari ere banatu dituzte. Publikoaren saria (500 euro) ‘Txakile’-k jasoko du, sari nagusiaren irabazle berak, hain zuzen ere. Bertsorik onenaren saria, azkenik, (250 euro),
‘Aita heriotza’ laneko bertsoarentzat izango da.
Sari banaketa
Lan bakoitzaren atzean dauden egileen berri maiatzaren 8an jakinaraziko da, Beasaingo Igartza jauregian egingo den sari banaketa ekitaldian.19:00etan izango da.