Eguraldia lagun, jende ugari gerturatu da Lazkaomendiko jaietara
Lazkaoko ‘sanprudentzioak’ bukatuta, Lazkaomendiren txanda da asteburu honetan. Txirrindularitza probarekin eman diote hasiera egunari auzoan eta arratsaldean jarraitu du festak Pipasen. Puzgarriak eta Patxin eta Potxin pailazoen Ipar Amerikako indigenak ikuskizunarekin gozatu dute etxeko txikienek. Eguraldi onarekin, jende ugari gerturatu da Lazkaomendira Lazkaotik, Zaldibiatik nahiz inguruko herrietatik. Iluntzean Elustondo anai-arreba trikitilariak arduratu dira erritmoa jartzeaz. Bihar oraindik jarraituko du festak Lazkaomendin.
Maiatzak 3, igandea 8:30. Lazkaomendi ibilaldi neurtua, irteera plazatik. 11:00. Lazkao Txiki musika eskolako trikitilariekin eta Oin Arin dantza taldearekin ikuskizuna. Ondoren: Zeberio eta Peñagarikano bertsolariak Itxurrenen. Egunean zehar: asto gurdietan ibilaldiak. 12:30. Meza Nagusia ermitan. 17:30. Herri Kirolak. Aizkolariak: Atutxa II – Mujerza III; Azurmendi – Rekondo. Harrijasotzailea: Aimar Hirigoien. Trontza, txingak, lokotxa: Iari-Ainhoa. 19:00. Izar eta Alabier trikitilariekin eta bertsolariekin, Itxurrenen.