Hainbat telefono mugikor lapurtu dituztelakoan, Ertzaintzak 20 eta 26 urte arteko lau gazte inputatu ditu Beasainen. Hainbat lekukok abisua eman ondoren atzeman zituzten ertzainek gazteak herri erdigunean atzo; lapurtutako hainbat mugikor zituzten gainean.