Kuadrilla Eguna ospatuko dute Segurako jaietan
SEGURA // Kantu, joko, mozorro eta elegante lehiaketak egongo dira. Lehiaketa hauetakoren batean, edo guztietan, parte hartu nahi duten kuadrillek 25a baino lehen eman behar dute izena, herriko tabernetan. Helburua parte hartzea bultzatzea da.