Erromesaldia egingo dute zegamarrek igande honetan
Igandean eta astelehenean egingo dute zegamarrek urteroko Arantzazurako erromesaldia. Hauteskundeak direla eta, ordutegia aldatu dute.Igandean, 10:30ean eta 11:15ean, aterako dira autobusak apeaderora. Hauetan erromesaldia oinez egin nahi dutenak joang...
Igandean, 10:30ean eta 11:15ean, aterako dira autobusak apeaderora. Hauetan erromesaldia oinez egin nahi dutenak joango dira. 14:30ean bazkaria egingo dute. 17:00etan Arantzazura autobusa irtengo da. Hauek Arantzazun lo egingo dute. Arantzazura oinez joan eta bertan lo egin nahi ez dutenek, 18:30ean izango dute etxera itzultzeko autobusa.
Astelehenean, 08:00etan, autobus bat irtengo da Zegamatik Arantzazura. 10:15ean zegamar guztiak Goiko Bentan elkartuko dira eta elizara jaitsiko dira prozesioan. Bertan, 10:30ean, meza emango dute. 15:00etan etxera oinez itzuli nahi dutenak irtengo dira. 16:30ean, berriz, herrira itzultzeko autobusa irtengo da.
Ongi etorria
Oinez itzultzen direnei, udalak merienda emango die: 18:00etan, Oazurtzan. 19:00etan helduko dira herrira. Ongi etorria egingo diete eta elizan funtzio txiki bat egingo dute. Ondoren, ardoa eta ogitartekoak emango dizkiete.
Autobusez joateko edo itzultzeko asmoa dutenek, udaletxean izena eman behar dute gaur bertan. Autobusak kooperatiba aurretik irtengo dira.
Erromesaldi honek 500 urte baino gehiago ditu eta zegamar askok parte hartzen dute.