Esperientzia eta freskotasuna uztartu ditu Ormaiztegiko EH Bilduk
Aurpegi berriekin eta aurretik esperientzia dutenekin osatu du hautagai zerrenda Ormaiztegiko EH Bilduk, Beñat Hach Embarek alkategai dela. Aurrekoen esperientzia eta aurpegi berrien freskotasuna elkarlanean jartzeko asmoa agertu, eta azken zortzi urt...
Aurpegi berriekin eta aurretik esperientzia dutenekin osatu du hautagai zerrenda Ormaiztegiko EH Bilduk, Beñat Hach Embarek alkategai dela. Aurrekoen esperientzia eta aurpegi berrien freskotasuna elkarlanean jartzeko asmoa agertu, eta azken zortzi urteetako lanari jarraipena emango diotela esan dute. «Aldaketa bistakoa da, eta gizarte irekiago baterantz goaz».
Bestalde, udalean gehiengoa lortu arren EH Bilduren aldetik ez dela «inposiziorik» egongo esan dute, eta gainontzeko udal taldeek eta herritarrek udal erabakietan parte hartzea dela beren asmoa.