Argazkia: Arkaitz Apalategi.
Norbere etxea bezalakorik ez dago. Norbere lekua, goxotasuna, intimitatea. Bizipenak eta oroitzapenak ere bai. Legorretan herrigunean egindako argazkia da honakoa. Etxea botata, paretak agirian gelditu direnean lehen izan zena iradokitzen dute. Arreta bereganatzen du kristauen gurutzeak, ohe buruan zintzilik jarraitzen du. Obra hondakinen artean zutik iraun duen bakarra.