Otsobidek bi etxe eta bost garaje aterako ditu enkantera
ATAUN // Ataungo Udalaren jabetzako Otsobide agentziak bi etxebizitza eta bost garaje enkantera aterako ditu. San Gregorio auzoko Kiñupe eraikinean daude denak; etxeek 120 metro koadroko azalera dute, garajeek, berriz, 13-16 metro artekoa. Etxeen oina...
ATAUN // Ataungo Udalaren jabetzako Otsobide agentziak bi etxebizitza eta bost garaje enkantera aterako ditu. San Gregorio auzoko Kiñupe eraikinean daude denak; etxeek 120 metro koadroko azalera dute, garajeek, berriz, 13-16 metro artekoa. Etxeen oinarrizko prezioa 129.000 eurokoa (+BEZ) da, eta garajeena 9.000 eurokoa. Gipuzkoako aldizkari ofizialean argitaratzen denetik hilabeteko epea dago eskaintzak egiteko.