Zaldibiko gazteok argi dugu bozka, EH Bildu!
PP eta PSE alderdiek neoliberalismoaren babesean, eskubide sozialak suntsitzeari ekin diote etengabe.Hezkuntzaren alorrean, zenbait erreforma eta lege inposatu dizkigute non gazteon ikasketa ibilbidea baldintzatzen diguten.Alde batetik LOMCE legearen ...
Hezkuntzaren alorrean, zenbait erreforma eta lege inposatu dizkigute non gazteon ikasketa ibilbidea baldintzatzen diguten.
Alde batetik LOMCE legearen bitartez, euren ideologiaren arabera moldatu dute hezkuntza modu erabat antidemokratikoan, sexista, baztertzaile eta autoritario batean, herrietako behar eta errealitateetatik urrunduz.
Bestetik, 3+2 erreformak hezkuntza sistema herritar guztien eskura egotea oztopatu du tasen igoera dela eta. Adierazpen askatasunari dagokionez, Mozal legearekin, desobedientzia zibilerako bide oro indargabetu nahi dute, protesta eta kaleko ekimenak zigortuz.
Eta azkenik Espainiatik datorren alderdi berria daukagu, Podemos. Zer esan Podemosi buruz? Zer eskaintzen dio euskal gazteriari? Ezer ez! Nahiz eta alderdi berria izan, hauek ere lehengoen lepotik dute burua, entzun besterik ez dago Pablo Iglesiasek autodeterminazioaren inguruan egin dituen azken hitzak: «Herrien erabakitzeko eskubidearen alde gaude, baina ez dugu independentzia babesten».
Bukatzeko, EAJk zer eskainiko digu? Aipatu dugun guztiaz gain, AHT, errauste planta bezalako proiektuak, murrizketa sozialak, zerbitzu publikoaren pribatizazioa, diru publikoaren kudeaketa txarra (Kutxabank), irregulartasunak (Bidegi)…
Espainiar estatuak lan politikoa egiteagatik behin eta berriro jartzen du jomugan. Horren adibide dira urte hauetan zehar gazte independentisten aurka egin diren eta egiten ari diren epaiketak. Egoera honen jakitun eta guzti hau babestuz, EAJk etengabe zapaldu nahi izan du euskal gazteria bere agindupean lan egiten duen ertzaintza herri harresietara bidaliz gazteak atxilotzera. Beraz etsairik handiena etxean daukagu!
Guzti hau esanda, ezin dugu oraina eta etorkizuna EAJ, PP, PSE eta Podemosen esku utzi.
EH Bildu da, beste proiektu guztien aurrean alternatiba erreal bakarra. EH Bilduk gazteak politikaren parte aktibo izatea ahalbidetuko du, gazte ikuspegitik, gure gizarteko arlo ezberdinak behatu, dauden problematikak aztertu eta alternatibak planteatuz.
Guzti honengatik, datorren igandean, maiatzaren 24ean, Euskal Herriaren eta euskal gazteriaren aldeko bozkaren alde egingo dugu. Horregatik, gazteon bozka EH Bildu izango da! EH Bildurekin gazteok garaile!