Jaime Castrillo nagusitu da Loinaz txirrindulari proban
Lizarte taldeko Jaime Castrillok irabazi du aurten Loinazko Txirrindulari Proba, izen bereko klubak urtero Beasaingo festetan antolatzen duena. 2:18:83ko denbora behar izan du txirrindulariak ibilbidea osatzeko eta bere atzetik heldu dira helmugara Infisport taldeko Yerai Ruiz eta Caja Ruraleko Josu Zabala.
23 urtez azpikoen proba izan da, eta guztira 107 txirrindulari igaro dira helmugako arku azpitik. Gernika pasealekuan jarri dute beti bezala helmugako arkua, eta ingurua jendez beteta zela iritsi da Castrillo. 2:19:59ko denborarekin sailkatu dira Ruiz eta Zabala.