Joseba Intsausti artzain ordiziarrari bisita antolatu dute Ataunen
Gipuzkoako Parketxeak sareak eta Ataungo Udalak Aralarko artzaintza eta gazta ezagutzeko irteera antolatu dute igande honetarako. Parte hartzaileek Joseba Insausti artzain ordiziarrari bisita egingo diote eta honek nola lan egiten duen azalduko die. Ga...
Ekitaldi honen helburua mendian lan egiten duten artzainen bizitza eta lan egiteko modua erakustea da. Izan ere, artzaintza ogibide oso garrantzitsua izan zen Aralarren eta gaur egun oraindik bere tokia gordetzen du. Parte hartzaileak 09:30ean elkartuko dira Lizarrustiko parketxean. Ibilaldiaren iraupena lau ordu eta erdikoa izango da. Hamaika kilometro osatuko dituzte guztira (Insaustiren etxolara joan eta itzuli). Ibilaldia honen zailtasuna erdi mailakoa da. Hori dela eta, parte hartzeko adin muga hamabi urtetik gorakoentzat jarri dute antolatzaileek.
Izena emateko
Ekitaldi honetan izena emateko edo informazio gehiago lortzeko, bi telefono zenbaki hauetako batera deitu behar da: 943 18 03 35 edo 688 89 50 69. Honako helbide elektroniko honetara ere idatzi daiteke: barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net. Txango honetan parte hartu nahi dutenek bost euro ordaindu behar dute.