San Adrian eguneko erromeria egingo dute etzi idiazabaldarrek
San Adrian eguna ospatuko dute etzi Idiazabalen. Baina aurreko egunetan ere izango dira ekitaldiak. Gaur, esaterako, Oskarbi talderen kontzertua izango da Guraso Elkartean, 20:00etan. Bihar, berriz, Axari dantza taldeak emanaldia eskainiko du 17:00eta...
Dena den, egun handia etzikoa izango da. Idiazabaldarrek 07:00etan hartuko dute autobusa Mujika jatetxearen aurrean, eta Otzaurtera joango dira. Handik oinez egingo dute San Adriango kobarainoko bidea. Meza entzungo dute San Adrianen, eta jarraian salda eta ardoa banatuko dituzte. Behin tripa beteta, Zegamara jaitsiko dira autobusez. Zegaman, Gurutze Santun, herriko alkateak ongi etorria egingo diete, eta Idiazabalgo alkatearekin trukatuko du aginte makila. Keinu sinbolikoa izaten da.
Pilarrenean bazkaria
Zegama zeharkatu ondoren Segurara joango dira. Han ere makila trukatuko dute bi alkateek eta Idiazabalera itzuliko dira. Pilarrenean bazkalduko dute erromerian parte hartu dutenek. 17:00etan, berriz, gazteen txapelketako esku pilotako finalak jokatuko dituzte.