Bixi-Bixi saioan Gure Esku Dagoko Anjel Oiarbide izango da
SEGURA // Segura Irratiko gaurko Bixi-Bixi saiora (12:15ean) Gure Esku Dago egitasmoko Anjel Oiarbide gonbidatuko dute. Bestetik, Ekonomia Nobel saria izan zen eta hil berria den John Nashi buruz, eta Mitzuli eta Ber2tek proiektuei buruz hitz egingo ...
SEGURA // Segura Irratiko gaurko Bixi-Bixi saiora (12:15ean) Gure Esku Dago egitasmoko Anjel Oiarbide gonbidatuko dute. Bestetik, Ekonomia Nobel saria izan zen eta hil berria den John Nashi buruz, eta Mitzuli eta Ber2tek proiektuei buruz hitz egingo du Elhuyarko Gillermo Roak. Euskara aberasten saioan, azkenik, Zumarraga-Urretxuko Udal euskaltegiko Marijo Etxeberriak hitz egingo du. Ainhoa Urretabizkaiak musikarekin bukatuko du saioa.