Euskal Tonbolako autoa irabazi du Legazpiko Iñaki Lopez de Arbinak
Ibai-Ondo tabernan erositako txartelaren truke, Dacia Sandero kotxea eraman du legazpiarrak saritzat. Oraindik sari handi asko dago banatzeko Goierriko saltokietan Kontseiluak banatutako Euskal Tonbolan
Kontseiluaren Euskal Tonbolako kotxea Legazpin egokitu da
Legazpin egokitu da Kontseiluak euskararen alde antolatzen duen Euskal Tonbolako sari nagusietako bat: Dacia Sandero autoa. Iñaki Lopez de Arbina Etxeberriak irabazi du kotxea Ibai-Ondo tabernan erositako txartelarekin. Argazkian, saria jasotzen ikusten da ezkerraldean, Kontseiluko ordezkari den Mikel Aznarrekin eta Ibai-Ondo tabernako Luis Ignacio jabearekin.
Kontseiluak erakundetik adierazi dutenez, Euskal Tonbola egitasmoa “azken txanpan murgilduta dago Goierrin”. Baina oraindik sari asko daude banatzeko: “Apirilean hasi ginenetik, Euskal Tonbola duten saltokietan sari asko atera dira, baina oraindik ere sari handi ugari ateratzear dago: autoak, 400 euro eta 12 hamabi hilabeteko erosketa saskiak, Kariberako bidaiak, kruzeroak, Scooter motorrak…”.