Idiazabalgo jubilatuek irteera Kantabriara dute
IDIAZABAL // Ekainaren 23an Idiazabalgo jubilatuek Kantabriara (Espainia) irteera egingo dute. Castro Urdiales herria bisitatu, eta Islaresen bazkalduko dute. Itzulerakoan Eibarren (Gipuzkoa) egingo dute geldialdia, jaien hasiera da eta. Autobusez joa...
IDIAZABAL // Ekainaren 23an Idiazabalgo jubilatuek Kantabriara (Espainia) irteera egingo dute. Castro Urdiales herria bisitatu, eta Islaresen bazkalduko dute. Itzulerakoan Eibarren (Gipuzkoa) egingo dute geldialdia, jaien hasiera da eta. Autobusez joango dira. Izena gaur eta etzi eman behar da, 18:00etatik 20:00etara jubilatu elkartean.