Euskal dependentzia legea eskatu dute
Atzo elkarretaratzea egin zuen Gipuzkoako pentsiodunen eta adinekoen Duintasuna elkarteak Urretxu-Zumarragako Areizaga Kalebarren plazan. Gobernuek azken urteetan hartutako erabakiek adinekoen bizi kalitatea «okertu» egin dutela salatu zuten, eta Eus...
Atzo elkarretaratzea egin zuen Gipuzkoako pentsiodunen eta adinekoen Duintasuna elkarteak Urretxu-Zumarragako Areizaga Kalebarren plazan. Gobernuek azken urteetan hartutako erabakiek adinekoen bizi kalitatea «okertu» egin dutela salatu zuten, eta Euskal Herrirako dependentzia lege propioa sortzea aldarrikatu. Duintasunako kideen esanetan, gaur egun ezartzen den Madrilgo legeak «ez du bermatzen pertsonei dagokien arreta profesionalizatua».