Gipuzkoako Skate Txapelketako finala jokatu dute Lazkaon
Bero egiten du, eta hortaz jende askorik ez da animatu Gipuzkoako skate txapelketako finala ikustera. Lazkaoko pistan jokatu dute, eta guztira lurralde guztiko 15 skater elkartu dira. Beroketa ariketak eta trukoak egin eta taldeko argazkia aterata hasi dira txapelketarekin.
Neskak izan dira parte hartzen lehenak, hiru guztira, eta haien atzetik mutilak. Kaskoa jantzita, Lazkaoko pistan dauden gune guztietatik igaro behar izan dute parte harzaileek, bakoitzak bere abileziak erakutsiz.
Hala honakoa da finaleko azken probaren sailkapena:
- Nesken atalean:
- Saelia Crespo
- Aldara Blanco
- Lara
- 12 urtez azpikoen atalean:
- Paul Tellez
- Unax Navarro
- 15 urtez azpikoak:
- Esteban Vargas
- Eñaut Garmendia
- Eneko Rodriguez
- 18 urtez azpikoak
- Beni Laver
- Jon Mallet
- Iosu Martinez
- 12 urtez azpikoak:
- Paul Tellez (60 puntu)
- Unax Navarro (48 puntu)
- 15 urtez azpikoak:
- Esteban Vargas (60 puntu)
- Eneko Rodriguez (44 puntu)
- Eñaut Garmendia (44 puntu)
- 18 urtez azpikoak
- Agustin Imaz (44 puntu)
- Jon Mallet (42 puntu)
- Xiker Martin (37 puntu)