Liztor beltzen habiak, Ordizian
Ordiziako Babes Zibilak liztor beltzen hainbat habi kendu behar izan ditu azken asteetan Ordizian. Hain justu ere, larunbatean kendu zuten azkena Altamira estadioko eraikineko teilatupetik. Twiterreko kontuaren bidez jakinarazi dutenez, kendu dute zazpigarren habia izan da. Liztor beltzari, Asiako liztorra ere esaten zaio.
Hala hitz egin zuen Goierriko Hitzari eskainitako elkarrizketa batean Gipuzkoako Erlezain Elkarteko lehendakari Julian Urkiolak liztor beltzari buruz.