Sanferminetan egunkaria eskuetan, Hitza bada hobe
Kamiseta edo praka zuriak, zapi eta gerriko gorria… eta egunkaria eskuetan. San Fermin jaietarako jantzi tipikoa da, Iruñean ez ezik Euskal Herriko beste hainbat txokotan egunotan sarri ikusiko duguna. Zumarragako Urbe dendako eskaparatea ere ‘Sanferminetarako’ apaindu dute. Zezenaren aurretik korrikalaria, eskuetan Hitza duela.