Lanuzteak Arcelorren, istripuen aurka
Arcelor Mittalek Euskal Herrian dituen lantegietan bi orduko lanuzteak egin zituzten atzo, ELA eta LAB sindikatuek deituta. Enpresa horretan lanean ari ziren bi langile hil dira denbora gutxian, bata Sestaon eta bestea Zumarragan; bi kasuetan, langilea...
Arcelor Mittalek Euskal Herrian dituen lantegietan bi orduko lanuzteak egin zituzten atzo, ELA eta LAB sindikatuek deituta. Enpresa horretan lanean ari ziren bi langile hil dira denbora gutxian, bata Sestaon eta bestea Zumarragan; bi kasuetan, langileak azpikontratatutako enpresentzat ari ziren lanean. Bi sindikatuok, heriotza hauek salatu eta «azpikontratazioak hil» egiten duela gogorarazi dute.