Atzoko ekaitzak 697 tximista eragin zituen Gipuzkoan
Euskalmet meteorologia agentziak eman dituen datuen arabera, 2011tik eman diren kopururik altuenak atzo neurtu ziren. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, guztira, 4.229 tximista kontatu zituen Euskalmetek: gehienak Araban (1.832), Bizkaian 840 eta Gipuzkoan 697. Kostaldetik bi miletara, berriz, 860 tximista kontatu zituzten. Tximisten neurketarekin hasi zirenetik, 2013ko ekaitz batek utzitakoak ziren orain artean zerrendako lehen postuan zeudenak, atzoko ekaitzek utzi zituztenak arte. 2013ko ekaitz hartan 2.699 tximista kontatu zituzten.
Gainontzean atzoko ekaitzak ez zuen aparteko arazorik eragin Goierrin, baina iluntzean zeruak aparteko kolorea hartu zuen, horixka lehenengo eta laranja ondoren, argazkizaleek postal politak egiteko deigarri.