Tailerrak eta bisita gidatuak eskainiko dituzten Igartubeitin, abuztuan
Taldeei zuzenduta, herri kirolak, aiton-amonen jokuak, gailetak eta ginkana egin ahal izango dira astero asteazkenetik igandera bitartean
Igartubeiti Baserri Museoak abuzturako eskaintzaren berri zabaldu du. Ordutegi berezia izango du hilabete honetan, eta baita ekintza bereziak ere, haur taldeei zuzendutakoak batez ere. Tailerrak izango dituzte aukeran txikienek, eta besteek, bisita gidatuak egin ahal izango dituzte, mokadu eta guzti.
Erakusketa bat ikusteko aukera ere badago hilabete honetan, erlezaintzari buruzkoa abuztuan ere ikusgai egongo delako. Erakusketa honetan, Urretxuko AIkur Erle Museoak utzitako garai bateko tresna eta lanabesak ikus daitezke alde batetik, baita Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gordailua zentroko argizaiolak eta Igartubeiti baserriko ganbaran gordeta dagoen erlauntza zahar bat ere. Erakusketa asteazkenetik igandera bitartean ikus daiteke, 10:00etatik 14.00etara eta 16:00etatik 19:00etara.