Txingor ekaitz gogorra bota du bart Goierriko hainbat puntutan
Eguna argitzearekin batera, kalteak zenbatzeko garaia iritsi da. Kalean aparkatuta zeuden autoak, barantzak… aztarna utzi dut bart gaueko txingor ekaintzak Goierrin. Bero egunaren ondoren, ekaintza iragarria zuen Euskalmetek eta gauerdiarekin batera iritsi zen Goierriko hainbat puntutara txingor eran. Harri kozkor handiak bota zituen, ping pong piloten tamainakoak hainbat lekutan. Kazkabarra erruz egin zuen Ataunen eta Lazkaon, baita Zegaman ere.