Bost orduko irteera izango da (09:00-14:00), eta Joxean Mujika EHUko arkeologoak egingo ditu gidari lanak
Datorren larunbatean, hilak 8,
Aralarko Pikueta-Ondarren parajean egiten ari diren arkeologia eta lehengoratzeko lanak ezagutzeko ibilaldi gidatua egingo da, Lizarrustiko parketxetik abiatuta. Bost ordu iraungo du irteerak (09:00-14:00), eta parte hartzeko bost euro ordaindu behar da. Joxean Mujika Alustiza EHUko arkeologoak egingo ditu gidari lanak.
Izena emateko edo informazio gehiago lortzeko, 943 18 03 35 edo 688 89 50 69 telefonoetara deitu behar da, edo mezu bat bidali
barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera.
Eremu aberatsa arkeologoentzat
Aralarko eremu horretan Historiaurreko aztarna ugari ikus daitezke: trikuharriak, zistak, monolitoak, baratzak (cromlechak)… Ondarreko parajean hasitako ikerketa lanak amaitu gabe daude oraindik, eta arkeologoen esanetan, litekeena da oraindik aurkikuntza gehiago egitea.
Orain bi urte
Erdi Paleolito garaiko gizakiek utzitako aztarnak aurkitu zituen Mujikak zuzendutako taldeak Ondarreko eremuan. «
Bizitokirik ez dugu aurkitu Ondarren, baina bai gizakiak utzitako arrastoak, zehazki, industria aztarnak. Modu soltean aurkitu ditugu, eta ondorioz ezin da esan gehiago egon daitezkeenik, baina garbi dagoena da Aralarko gainetan egon egon zirela gizakiak garai horretan».
Arkeologoen lan tresnak, Ondarren.