Beasaingo Argizpi elkarteak argazkilaritza ikastaroa antolatu du
Beasaingo Argizpi elkarteak oinarrizko argazkilaritza ikastaroa antolatu du irailari eta urriari begira. Ikastaroak 20 orduko iraupena du, eta irailaren 28, 29 eta 30ean, eta urriaren 1, 3, 5, 6, 7 eta 8an izango da. Matrikulak 20 euro balio du. Izena emateko kultura@beasain.eus helbidera idatzi behar da.