Ampo Ordiziak etzi ekingo dio jokoari, lehenengo lagun artekoarekin
Kellyk talde berritua aurkeztuko du
Hiru astez entrenatu ondoren, asteburu honetan estreinatuko da Ampo Ordizia. Errugbiko Ohorezko Mailako liga irailaren 20an hasiko da, baina aurretik hiru partidu jokatuko dira, lagun artekoak hirurak. horietako lehena izango da larunbatean, Ordiziako Altamiran, Bizkaia Gernikaren kontra 18:00etan. Sarrera librea izango da.
Wade Kelly entrenatzaile berriak ezartzen ari den jokoaren sistema zelaian ikusi nahi du. Ikusleentzat, berriz, jokalari berriak ikusteko eta ezagutzen joateko aukera izango da.
Bizkaitarrei dagokienez, aldaketa izango dela aurreikusten da. Jokalari batzuk taldea utzi dute eta berriak iritsi dira. Entrenatzaile lanetan Oscar Astarloak eman dio lekukoa etxea ondo ezagutzen duen Bruno Mercantiri.
Ordizia Rugby Elkartetik jakinarazi dutenez, zailtasunen gainetik, jokalariek “lan egingo dute” Altamirara gerturatzen diren zaleek goza dezaten.