Motorren azterketa teknikoa egiteko bi aukera daude irailean
GOIERRI // Ziklomotoreen eta motozikleten jabeek ibilgailuen azterketa teknikoa egiteko bi egun dituzte, irailean, Beasainen: hilaren 10ean eta 17an, 08:00etatik 14:00etara. Beasaingo Kale Nagusiko 9an, atzealdean dagoen lokal batean jarriko dute unita...
Ziklomotoreen eta motozikleten jabeek ibilgailuen azterketa teknikoa egiteko bi egun dituzte, irailean, Beasainen: hilaren 10ean eta 17an, 08:00etatik 14:00etara. Beasaingo Kale Nagusiko 9an, atzealdean dagoen lokal batean jarriko dute unitate mugikorra. Aldez aurretik txanda eskatu behar da, IATren Irungo bulegora hots eginda (943 62 63 00).