Peñagarikano eta Artola Maizpiden bertsotan, gaur
LAZKAO // Maizpide euskaltegiaren Udako Ikastaroetan, gaur jarraituko du kultur egitarauak. Bertso afaria izango da, 20:30ean, ikastetxeko jangelan. Anjel Mari Peñagarikano albizturdarra eta Mikel Artola alegiarra ariko dira bertsotan.