'Ez dira aspaldiko kontuak' antzezlana ikusteko sarrerak
ORDIZIA // Segurako herritarrek prestatutako Ez dira aspaldiko kontuak antzezlana Ordizian eskainiko dute bihar. Bertan, frankismo garaiko eskola nazionaletatik hasi eta ikastolen sorrerara arteko historia kontatzen dute, gerra ondoko bizimodua azaltz...
ORDIZIA // Segurako herritarrek prestatutako Ez dira aspaldiko kontuak antzezlana Ordizian eskainiko dute bihar. Bertan, frankismo garaiko eskola nazionaletatik hasi eta ikastolen sorrerara arteko historia kontatzen dute, gerra ondoko bizimodua azaltzearekin batera. Saioa 22:00etan izango da, herri antzokian. Sarrerak aurrez eros daitezke, Pottoka tabernan, Kiko-enean eta D’Elikatuzen. Bihar berriz, 10 euroan jarriko dituzte, lehiatilan.