Kattalin Miner, Igartza Sariaren irabazle

Idazle gazteak laguntzeko antolatzen duten beka honek hemezortzi urte bete ditu; goizean egin dute irabazlea iragartzeko agerraldia

IMG_4937 2

Kattalin Miner idazle hernaniarrak jaso du Igartza Saria, Kafe beteak izeneko eleberri proiektuarekin. Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpresak antolatzen duten sariketa honek 18. edizioa du aurten. Minerrek, 6.000 euroko diru saria jasoko du, eta urtebeteko epea izango du liburua osatzeko –2017ko otsail aldean argitaratuko dute–. Goizean lana aurkeztu eta gero, iluntzean egin dute sari banaketa ekitaldia, Igartzako jauregian.

Minerrek azaldu duenez, “lehen pertsonan” kontatutako istorioa izango da, eta pertsonaia nagusi baten inguruan finkatu du haria. “Erabakien inguruko hausnarketa bat izatea du helburu; bizitzan, jendarte zoro honetan, hartzen ditugun erabakiak”. Bukaera ere “oso argi” duela azaldu du egileak. “Buruan daukadan horretatik urruti ez joatea da orain erronka”. Pertsonaia nagusi hori Jezabel da, 32 urteko emakumea. Enpresa munduan arrakasta lortu duen emakume bat da, erabakiak zirt-zart hartzen ohituta dagoena. Ezusteko herentzia bat jaso ondoren, ordea, zalantzak sortzen hasiko zazikio, eta hortik aurrera, “bere bizitzan hartutako erabakiak desmuntatzen” hasiko da.

Lanbidez kazetaria da Miner, baina batez ere, mugimendu feministan egindako lanagatik da ezagun. Gaur gaurkoz, Emakumeen Mundu Martxak Euskal Herrian egingo duen ibilbidea koordinatzen ari da. Iritzi artikuluak idaztetik, eleberria idaztera jauzia egingo du orain.

Villenaren lana, bidean
18. Igartza Saria ematearekin batera, 17.a jaso zuen Unai Villenaren lanaren berri ere eman dute gaurko agerraldian. Bekaren bigarren zatia –3.000 eurokoa– jaso du gaur Villenak. Haren lana bide onetik doa, eta 2016ko otsailerako argitaratzea espero dute.

 

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend