Kapitainari ohore Igartzan
Joseba Juarez dantzari zenari omenaldia eskaini diote Igartzako Kofradiako dantzariek. Argiztapen bereziz jantzi zuten Igartzako monumentu multzoa larunbat gauean loinaz agirreBeasaingo Igartzako dantzarien kofradiaren aurtengo jarduna berezia izan da;...
Joseba Juarez dantzari zenari omenaldia eskaini diote Igartzako Kofradiako dantzariek. Argiztapen bereziz jantzi zuten Igartzako monumentu multzoa larunbat gauean loinaz agirre
Beasaingo Igartzako dantzarien kofradiaren aurtengo jarduna berezia izan da; besteak beste, Joseba Juarez dantzari zenari, Igartzako dantzarien kapitainari, omenaldi beroa eskaini nahi izan diotelako lagunek. 200 dantzaritik gora elkartu ziren 19:30ean Loinazko San Martin plazan. Beasaingoez gain, Goierriko eta Gipuzkoako Juarezen lagunak ere gerturatu ziren. Familiakoak ere bai. 21:30erako puntuan, herrian zehar segizioa egin ondoren, Igartzako monumentu multzoa hartu zuten dantzariek.Bigarren berezitasuna, Igartzako dantzarien saioa gauez egitea izan zen. Horretarako, argiztapen koloretsuz jantzi zuten Igartzako monumentu multzoa.
Osagai horiek guztiekin, ikuskizun hunkigarria, beroa, distiratsua eta argitsua eskaini zuten Igartzako dantzariek; ikusleei zirrara sortarazi zioten ikuskizuna.
Aitor Sarriegiren bertsoek jantzi zuten ikuskaria eta Dolarearen ondoko lorategian Juarezen omenez landatutako haritz landarean lore eskaintza egin zuten. Ikusleen txalo zaparradarekin amaitu zen saioa. Goizaldera arte iraun zuen festak Aikoren erromeriarekin.