Usurbe Antzokiak zinema aretoa baino gehiago izan nahi du
Beasaingo Usurbe Antzokiak indartsu hasi du denboraldi berria, Julio Medemen film berriaren estreinaldiarekin. Antzokia kudeatzen duen Goikus enpresako Edorta Martinezek azpimarratu duenez, iazko denboraldian bikoiztu egin zen ikusleen kopurua eta horr...
Ohi bezala, Goienizek ere bere tartea izango du. Ostegunetan izango dira saioak, 21:30ean.
Zinemaren arloan berrikuntza bat izango da aurten: «Zine klub moderno bat izango dugu, yourfilm proposamenari esker. Herritar kopuru batek film bat ekartzeko eskatzen badu, ekarri egingo da».
Arte eszeniko gehiago
Usurbe Antzokiak, dena den, zinema areto bat baino gehiago izan nahi du. Arte eszenikoen diziplina desberdinen topagune izan nahi du: bai herriko taldeen sorkuntzarena, bai kanpotik datorrenarena. Xabier Matarranz Kultura zinegotziak adierazi duenez, «herritarren sorkuntzarentzako leku izateaz gain, herritarrek kultur ikuspegi zabalena edukitzea nahi dugu».
Iazko bidetik jarraituz, Londresko Royal Opera Housetik opera eta ballet ikuskizunak eskainiko dituzte zuzenean. Datorren astean, 22an, Romeo y Julieta emanaldia izango da.
Musika eta bertsolaritza
Musika arloari ere helduko diote aurten Usurbe Antzokian. Azaroan, Oreka TX, Kukai eta Kalakan taldeen Herritmo ikuskizuna izango dela aurreratu dute.
Bertsolaritzaren erakusleiho ere izango da. Lehenengo saioa, Gipuzkoako bertsolari txapelketako kanporaketa, igandean izango da, 17:30ean.