Mirandaolan Olentzero bisitatzeko txanda har daiteke, dagoeneko
Uda sasoia pasa berritan, Eguberrietara begira jarri dira Legazpin. Olentzerorekin hitzordua egiteko aukera ireki dute dagoeneko. Azaroaren amaieran abenduan izango da horretarako aukera; baina aurrez izan duen arrakasta ikusirik garaiz hasi dira antolaketa lanetan.
Bisita Euskal Burdinaren museoan hastan da, bertan ikazkinaren ogibidea ezagutu daiteke. Olentzero, Mari Domingi eta Napoleon astoaren ipuinak entzun daitezke. Handik Mirandaola parkean Olentzero bilatzea izango da hurrengo egitekoa. Bertako burdinolan izango dute aukera txikienek ikazkinarekin egoteko.
Azaroko eta abenduko asteburuetan ordu beteko saioak egingo dira. Beharrezkoa izango da aurrez izena ematea.