Galizarrak bere errokorra hautsi du 07:00etatik 16:30era Beasainera iristeko 175 kilometro eginda
Monozikloan ibiltzen hasi zeneko data tatuatuta dauka belaunetik beherako tartean Gustavo Perezek (Pontevedra, Galiza, 1987). 2010ean izan zen, eta hasiera batean malabareekin lotutako ekintza gisa heldu zion monozikloari. Ez zuen inoiz pilotatxoak edo dena delakoak airera bidali eta bueltan eskuetan harrapatzen asmatu, baina monozikloan puntan dabil. Alabaina, galizarrak monozikloarekin trial zein jaitsierak egiteari ekin zion, hau da, kirol mailan lehiatzeari. Beasainera iristean esan duenez, “ez dago hau bezalako herririk penintsula osoan. Inork ez dio halako babesik eman kirol honi. Udala monozikloak erosi eta sustatzen ari da gure kirol hau. Pentsa ezina da hori beste leku askotan”.
Eskertu du, bide batez, helmugan zaleen aldetik jasotako erantzuna. Dioenez, “Frantzian zein Alemanian babes handia daukan arren, gurean oraindik arrotza da”.
Pozik eta nekatuta zihoan Perez arratsaldean Sagastitugutia parkean gora, Gipuzkoan barrena 175 kilometroko bira bete eta gero. Bere buruari jarritako erronka bete du Perezek gaur. Hain zuzen, aurretik zuen
marka hautsi eta 175 kilometroak 07:00etan hasi eta 16:30ean iritsita bete ditu.
Gustavo Perez