Argazkialdia '15 Irizar jaialdia Ormaiztegin izango da urrian zehar
Gipuzkoa mailako argazki jaialdia da Argazkialdia '15 Irizar, Txentxiki argazki elkarteak sortua eta Irizar enpresak babestua. Duela bi urte sortu zuten, Andoainen (Gipuzkoa), lurraldeko argazkilari gazteei ate bat irekitzeko, eta, aldi berean, adituen...
Herrian zehar sei edukiontzi handi jarri dituzte, eta edukiontzi horietan neurri handiko argazkiak ikus daitezke. Sei edukiontzietako argazkien gaia komuna da: Gipuzkoako hainbat herrik hiribildu titulua lortu zuteneko 400. urteurrena. Argazki bakoitzean herri bat ageri da.
Bi argazki erakusketa
Bestalde, bi argazki erakusketa izango dira hil osoan zehar. Udaletxe azpiko aretoan Iñigo Royoren argazkiak ikusteko aukera dago. Kanario baten kaiolaren azpian jarritako argazki ezberdinek osatzen dute erakusketa; bitxia bezain interesgarria da. Bestetik, Zumalakarregi museoan Lobo Altunaren argazki erakusketa dago ikusgai.